Servicios Lurmet

Realizamos proyectos de todo tipo: desde locales comerciales, viviendas, adecuación de fachadas, comunidades de vecinos, estructuras, etc.
      • Jarduera proiektuak eta legeztapenak

      Jarduera proiektu eta legeztatzeetan esperientzia haundia dugu.

      Jarduera proiektua tekniko aditu batek egin behar duen proiektua da, bai arkitekto, arkitekto tekniko edo ingeniari batek. Herri- administrazioak eskatzen duen agiri bat da, beharrezkoa dena negozio bat, eraikin industrial eta askotan etxebizitza jarduera bat ere legeztatu eta abian jartzeko.

      Proiektu honetan ondorengoa zehazten da: lokala deskribatzen duen txosten bat, Araudiaren betetzea, instalakuntzak eta dokumetazio grafikoa( planoak eta argazkiak).

       

      • Proiektuak eta lan zuzendaritza

      Lurmetek COAAGn (Gipuzkoako arkitekto teknikoen elkargoa) bisatzen ditu proiektuak. Proiektu hauen Lan zuzendaritzaz arduratzen da, bai eta epeak betetzen , kontrol ekonomikoan, Segurtasun eta Osasun proiektuan eta Hondakinen kudeaketan.

      Ondorengo proiektuak egiten ditu:

      • Eraikinen eraberriketak (Altzaerak, teilatuak eta barne lanak)
      • Etxebizitzen eraberriketa osoak
      • Esparruen erabilera aldaketak ( etxebizitza- lokal, lokal-etxebizitza, biltegi- etxebizitza…)
      • Etxebizitzen banaketak, segregazio lanak
      • Merkataritza lokalak

       

      • Barne Lanak- Interiorismoa 

      Lurmet bezeroaren beharretara egokitzen da, beti ere bere irizpide eta profesionaltasunarekin. Esparru goxoak, bakarrak eta bezeroaren ahalmen ekonomikora egokituak.

      Interioristekin elkarlanean egiten ditu proiektuak Lurmetek, praktikotasuna eta diseiñua bermatuaz.e

      gremios

      • Lan talde edo gremionen koordinazioa

      Lurmetek lan talde profesional bat du ( igeltseri, arotz, elektrizista…), gertukoa, esperientziaduna. Epeak beteaz eta jabeen behar eta esanetara lan egiten dutenak.

       

      • ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOAk EIT.

      50 urte baino gehiagoko eraikinek beharrezkoa dute EITa egitea, bai eta katalogatutako eraikinek.

      Eraikinen Ikuskaritza teknikoa egiten 5 urte darama Lurmet taldea eta asko eginak ditu. EITa eraikinek bete behar duten Ikuskaritza tekniko bat da, beraien adina eta katalogazioaren arabera, horrela eraikinaren egitura eta elementuen egonkortasun eta segurtasuna aztertu eta bermatuaz 50 urte baino gehiagoko eraikinek beharrezkoa dute EITa egitea, baita eraikin katalogatuak ere.

      Udaletxe eta erakundeek , eraikinen jabeei, eraikinaren txosten teknikoaren eskaera egiteko eskubidea dute, eta egin ezaren aurrean ikuskaritza teknikoa egitera behartu jabeen kargura. Ikuskaritza hau adituak egin behar du, eraikinaren segurtasun, kontserbazio, egonkortasun, estankotasun eta bizigarritasuna bermatu behar da.

      Guzti hau lortzeko, teknikariak eraikinean oker edo ahultasun bat ikusten badu, akats horren jatorria aurkitu beharko du eta eraikinaren egonkortasuna ziurtatzeko konponbide bat zehaztu.

       

      • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria

      Europar Batasuneko eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatze aldera 2010/31/UE, estatu kide bakoitzak kontrol-sistema aske bat ezarri beharko du ziurtagirien kalitatea bermatzeko.

      Erkidegoko araudiari jarraikiz, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak bete behar da. 2013ko ekainaren 1etik aurrera, ezarri zuen higiezinen edo haien zatien adibide diren etxebizitzen eta lokalen jabeek eraginkortasun energetikoko ziurtagiri bat eduki beharko dutela horiek saldu edo alokatzeko baita 250m2 baino gehiago duten udal eraikinek ere.

      Eredu gisa, herri- administrazioek ere ziurtagiri bera eduki beharko dute haien eraikinetan. Ziurtagiri hori Autonomia- erkidego bakoitzak antolatutako Erregistroan inskribatu beharko da.

      Salbuespenak: babez bereziko eraikinak, kulturako lekuak, eraikin industrialak, etb…

      Contacta con nosotros

      LURMET OROKORRA:  
      info@lurmet.com

      LURMET ARKITEKTO TEKNIKOA
      Raquel Ullate Hernández: 
      raquelullate@lurmet.com
      M. 661 877 072 - MUGIKORRA: 661 877 072

      Envíanos un email

      15 + 4 =

      es_ESES
      euEU es_ESES